ONGI ETORRI

ONGI ETORRIA!!!

Txapela buruan eta ibili munduan, dio esaerak, nor izateko sarietan oinarritutako ibilbidea garatzea ezinbestekoa bailitzan.
Badira, ordea, txapela jantzita baino -mordoxka pilatua izan arren- nahiago dutenak ibili bi alkandora jantzita






BERTSO JARRIAK



Auskalo noiz, ikastola garaian itxura denez, baina aspaldi dena den, idatzitako bertsoak.Aurkitu bezelaxe doa hemendik beherako guztia.




Goi zikloko lehen saria. XABIER SILBEIRA ETXEBERRIA.
GAIA: Alkatzea izango bazina...
DOINUA: Historiaren ari zahar ori




Ni alkatea izango banintz
zer egingo lau urtetan
dabil nere burmuinetan.
Aurrerapenik ez zen faltako
nere herriko kaletan (bis)
Futbol zelai bat egingo nuke
gure landazelaietan
dena doain tabernetan
kristoren merkealdiak jarri
almazen eta dendetan
herri hoberik ez zen izango
euskal herriko lurretan (bis)



Polideportibo berria (e)ta
mendi guztiak garbitu
pinu guziak txikitu
hortik dabilen prozesionaria
ez zait ongi iruditu (bis)
Tailer txikiak eraiki eta
fabrikarik ez haunditu
ezin da hola segitu
gainera botatzen duen keak
birikak usteltzen ditu
beste gauza zen lan egiteko
postu(a)k emango balitu (bis)



Titulo hori edukitzea
aspalditik nere meta
biztuta daukat kopeta
hainbeste gauza nahi eta ezin
nire barrua erreta (bis)
Hamaika bide konpondu eta
baitare mila kuneta.
Nago ametsez beteta
momentu hontan izan nahi nuke
nolabaiteko profeta
esan dudana bete dedila
orain amets bat da eta (bis).


Bakarkako ariketak prestatzeko simulazioetatik aukeratutako bi edo hiru bertsoz osatutako lanak

klik egin izenburuan irakurtzeko

-Azken aldian nekatuegi sentitzen zara