ONGI ETORRI

ONGI ETORRIA!!!

Txapela buruan eta ibili munduan, dio esaerak, nor izateko sarietan oinarritutako ibilbidea garatzea ezinbestekoa bailitzan.
Badira, ordea, txapela jantzita baino -mordoxka pilatua izan arren- nahiago dutenak ibili bi alkandora jantzita






13/11/28

Azken aldian nekatuegi sentitzen zara

GAIA: Azken aldian nekatuegi sentitzen zara

Gizaseme hau ezagutzen dut
inorrek baino hobeki
maiz pentsatzen dut, ai-ez banio,
inoiz hankarik ireki
oraintxe da gau ilun eta hotz
oraintxe da egusenti
orain ohiuka mehatxu orain
muxu goxo ta hitz ezti
arduratzea derrigorrezko
litzaidake ez baneki
nekatuago egon naizela
ta etsi dudala beti

Ez dakit duen garuna izan
ordez buruan zakila
ez dakit damu naizen ez hartu
izana urritz makila
bera nun beti izaten da han
borroka ta iskanbila
bart gauez ezta ba bere bila
etorri guardia zibila
nik esan diet alfer alferrik
zabiltzate bere bila
nik egunero egin dut baina
galduta dabil mutila




hume zenetik eduki ditu
mendeku nahian jarraika
ikaskideak etzirenean
izaten zen bere aita
baina autoa daukan ezkero
liatu ditu hamaika
lapurtzen hasi da bankuetan
eta droga saltzen baita
hala ere ez diezadatela
hura zigortzerik aipa
nekatuegi badago ere

ama beti ama baita