ONGI ETORRI

ONGI ETORRIA!!!

Txapela buruan eta ibili munduan, dio esaerak, nor izateko sarietan oinarritutako ibilbidea garatzea ezinbestekoa bailitzan.
Badira, ordea, txapela jantzita baino -mordoxka pilatua izan arren- nahiago dutenak ibili bi alkandora jantzita






13/11/28

BERTSO IDATZIAK (bakarkako simulazioak)

GAIA: Aspaldi da etzenuela ikusten. Gaur ikusi duzu berriz.

 DOINUA:

Oroitzen dut bai, gaur da bi urte
txoznagune inguruan
i-phone batekin azaldu zinen
gure kuadrila soilduan
zu gabe bizi ezinik nintzen
hogeigarren segunduan
biluzik dantzan bukatzeraino
gauez ia  abenduan
ai jakin banu orduan
orain dekidan moduan
zertarako zen telefonoa
ta zer zeneukan buruan
lau urte dira oroitzapen huts
zinatekena munduan

 zure eskuen doinura jarri
zenidan dantzan brageta
momentu hartan nola pentsatu
zinatekenik sekreta
martxan jarria zenuen nere
aurkako froga bilketa
eta lan haren ondorio da
gaurko nere epaiketa
gaur bionboak gordeta
egiten duzu hizketa
baña zu lasai munduak buelta
aunitz ematen du eta
zaude seguru gureak ere
izanen duela buelta



Hiru urte ta lau hilabete
daramat giltzapetua
eta zuretzat erreserbatzen
dut nere pentsamentua
hemen ez, noski, ez duzunean
armekin nork babestua
zin dagit egin behar dudala
arratsero amestua
helduko da momentua
aurkituko dut lekua
nik etsaiari diot lagunei
ez diedan errespetua
eta merezi bezelakoa
izango da mendekua