ONGI ETORRI

ONGI ETORRIA!!!

Txapela buruan eta ibili munduan, dio esaerak, nor izateko sarietan oinarritutako ibilbidea garatzea ezinbestekoa bailitzan.
Badira, ordea, txapela jantzita baino -mordoxka pilatua izan arren- nahiago dutenak ibili bi alkandora jantzita






13/12/26

uztapide-xalbador. Ofizio bat


Gaia: Uztapide dendaria da eta Xalbador, etxeko tresnak plazoka erosi dituena. Krisialdiak jota, pagatu ezina gertatu zaio Xalbadorri.
Xal

Plazoak iñoiz izaten dira
gizonarentzat aldean. 
Ni heik ezin pagaturik nabil 
estura bete-betean. 
Dendari jauna, ni utz nazazu 
pixka batean bakean, 
krisisa degu eta berori 
pasatu den bitartean. 

Uzt. 

Nere lagunak plazoak ditu 
zerbait luzatzen asiak. 
Pixka batean egon ninteke, 
Jaungoikoari graziak. 
Baiña nik ere ezin barkatu 
nitzakizuke guziak. 
Gero ta gorago joango dira 
erositako ontziak.

Xal. 

Gure Jainkoak bialtzen digu
zerutik hainbat abisu. 
Zorigaiztoan gaudenez izan 
gaitezen, arren, amultsu. 
Plazoka hartzean biok gu akort
izandu ginan, ni ta zu. 
Ezin egin badet une huntan 
erruki izan ezazu.

Uzt. 

Illabeteka pagatzekotan 
ziran plazoak jarriak. 
Bat'e artu gabe iru edo lau 
badituzu etorriak. 
Nik ere badet dirurik artzen 
daduzkat egun gorriak. 
Jakingo dezu ordaindu gabe 
ez ditutela ekarriak.

Xal. 

Dendari maite, zuk jartzen nauzu
ni lapur baten antzera. 
Nola nabilan ikusi eta 
zu errukitzen ez zera. 
Zure etxetik hartuak hainbat 
jan-ontzi eta platera. 
Hartu dituzun diruak eman 
ta erema 'izkizu atzera.

Uzt. 

Jenero asko nere dendatik 
dauzkazu zuk eramanda,
gauzak itxuran zijoazenean
biok lagunka giñan-da. 
Orain dirurik bat'e artu gabe
ia ustu da nere denda. 
Auxen da pena: ezin barkatu
biok anaiak izanda.